XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiarre eta Konrado Gartzia

KONRADO GARZIA ETA HILARION ESLABA Hala, 1865 urtean, Julian Gaiarrek hogeitabat urte zituela alegia, urtero bezala, udako egun batzuek pasatzera Nafarroara zetorren garai hartako izen handiko musikalari bat, berez Iruñea ondokoa, Hilarion Eslaba apez jauna.

Aipaturiko honek musikalari ospatsuaren omenez Orfeoiaren ekitaldi bat antolatu zuen, batez ere, ordea, erronkariar gaztearen ahotsa entzun zezan.

Eta bapatean, musikaren alorrean hain jakintsu zena harriturik eta liluraturik utzi zuen ahots haren hezetasun, lerdentasun eta indarrak.

Biharamonean Konrado eta hiruak bildurik neurketa berri bat egin zuten eta erabakia harturik gelditu ere: Sebastian Julian gazteak hogeitabat urte kantari-munduan egitekorik bazuela eta horretarako nola edo hala ikastera norabait joan beharra zeukala.